Umeen Irakurzaletasuna sustatzeko tailerra
Irakurzaletasuna opari bat eskeintzea bezalakoa da, umeek oraindik ezagutzen ez duten zerbait berri eta liluragarria d, guk eskainiko dioguna.

Nahiz eta beraien arteko batzuek iadanik irakurri izan, irakurketa azaltzeko gure modua berria izango zaie.
Fantasiaren mundurako ate magikoa irekiko diegu eta bertan herensugeak, iratxoak, aztiak, printzesak,… eta hainbat pertsonaia aurkitu ahal izango dituzte.

Begiraleak ez ditu umeak irakurzaletasunaren garrantziaz konbentsitu nahi izango. Oparia emango die eta umeek irekitzean, baliteke oso gustukoa izatea edo ez.
Geure lana ahalik eta itxura erakargarriena ematea izango da bere gustukoa izan dadin.

Helburuak
Umearengan irakurzaletasunarekiko interesa giro dibertigarri batean sortaraztea, liburua gozatzeko bide bezala aurkeztuz.

Metodologia
Tailerra jolas eta eskulanetan oinarritzen da, begiraleak dinamizatzile eginbeharra izango duelarik. Partaideak ziango dira proiektuaren protagonistak, beraiek ezarriko baitute lan erritmoa.
Liburutegi bertako liburuekin egiten dugu lan; honegatik, aldez aurretik liburutegiko fondoa ezagutu behar dugu.

  • NORI ZUZENDUA 6 urtetik gorako irakurleei zuzendua
  • GUTXIENEKO IRAUPENA: gutxienez jarraian doazen lau saio egitea gomendatzen dugu, saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena duealarik
  • TALDEA: geheinez 30 neska-mutil
  • HIZKUNTZA: euskeraz zein gazteleraz