IPUIN TAILERRAK
Aho-narrazioaren hastapenei buruzko tailerra
Aurkezpena
Irudien bonbardeaketa etengabe jasan behar izaten dugun gaur egungo mundu honetan ematen du ahoz kontatutako ipuinek beren lekua galdu dutela.
Hala ere, gero eta indar gehiagoz zabaltzen ari da hitza eta ahotsa berreskuratzeko beharra eta garantzia.
Ipuinak ematen digu geure munduarekiko ikuspuntua adierazteko bidea.
Honegatik, kontatzean geure buruaz ere kontatzen dugulako eta kontatzeko hainbat gauza daukagulako, ipuinak kontatzen trebatzeko tailer hau eskeintzen dizuegu.
Helbururak
- Ipuina norberaren burua adirazteko bide gisa onartzea.
- Ipuinak kontatzeko oinarrizko elementuak ezagutzea.
- Ipuin bat bereganatzeko eta kontatzeko gai izatea.
Metodologia
Tailerra gehienbat praktikoa izango da eta partaideen lanean oinarrituko da: lehenengo pertsonan egindako kontakizuna (pasadizoa) hasiera gisa hartuta, hirugarren pertsonan narratutako kontuetaraino (ipuinetara) helduko gara.
Teoria joku eta dinamiken bidez adieraziko da, tailer hau, praktikoa izateaz gain, ludikoa eta ondo pasatzekoa ere delako.
- NORI ZUZENDUA ipuinen munduaz jakinmina duen edonori zuzendua
- GUTXIENEKO IRAUPENA: 10 ordu.
- TALDEA: gehienez 15 partaide
- HIZKUNTZA: euskeraz zein gazteleraz, norbera bere ama-hizkuntzan
Aho-narrazioan sakontzeko tailerra
Ipuinak kontatzea oso serioa da. Ipuin bat kontatzen dugunean, geure buruari buzurzkoak kontatzen ditugu, baina zer bultzatzen gaitu ipuin bat aukeratzera? Zergatik kontatu nahi dugu ipuin bat eta ez beste bat?
Sakontze-tailer honen bidez kontatu nahi ditugun istorioak gureganatuko ditugu, beraietan geure buruarekin zerikusia duena aurkitzen saiatuz.
Helburuak
- Ipuina norberaren burua adirazteko bide gisa onartzea.
- Istorioan geure buruarekin zerikusia duena aurkitzea
- Norberaren istorioa egiten ikastea.
Tailerra gehienbat praktikoa izango da eta partaideen lanean oinarrituko da.
- NORI ZUZENDUA ahoz-narrazioan eskarmentua dutenei zuzendua
- GUTXIENEKO IRAUPENA: 10 ordu.
- TALDEA: gehienez 15 partaide
- HIZKUNTZA: euskeraz zein gazteleraz, norbera bere ama-hizkuntzan
Gurasoentzako ipuin-tailerra

Askotan gure haurrek ipuin bat kontatzeko eskatzen digutenean liburu bat hartu eta irakurri egiten diegu. Baina ipuin bat kontatzea hori baino askoz gehiago da: istorioak elkarbanatzeko momentu hurbila, hitzen gozotasunaz gozatzekoa, gure barne-begiez bidaiatzeko beta...
Baina, hala ere, askotan ez dakigu nola kontatu behar diren, zeintzuk diren egokienak adinen arabera, edo are gutxiago, nola asmatu geure ipuinak.
Hau dela eta, "Kandelen Argipean" ipuin-kontalari taldeko Begoña Gómez Abrisketa kontalariak 2-7 urte bitarteko umeen gurasoentzako ipuin-tailer hau proposatzen du.
Tailer honetan ipuinak kontatzearen garrantziaz arituko gara,adin bakoitzean istorio egokiak kontatzeko argibideak eman eta era dibertigarrian eta gozo-gozo kontatzeko kontutan hartu beharrekoak landuko ditugu.
- NORI ZUZENDUA irakurlegaiak eta irakurle berrien (2-7 urte bitartekoen) gurasoak edota irakaskuntzan aritzen direnak
- GUTXIENEKO IRAUPENA: 10 ordu.
- TALDEA: gehienez 15 partaide
- HIZKUNTZA: euskeraz zein gazteleraz, norbera bere ama-hizkuntzan