stacks_image_EFDB5AC6-DE9A-4759-9E8D-E6F0A7953186
JOAQUIN PONTE VELÓN:

Niretzat ipuinak oasia bezalakoak dira. Edertasun, jakinduri eta emozioen gune barea. Beste munduetarako atea zabaltzen didate eta, minutu batzuez, beste giroetan murgilduta sentitzen naiz, beste bizitza batzuk bizi ahal ditut.

Honek pozten nau, eta besteak istorio hauenganako nire maitasun eta grina kutsatu ahal izateaz gozatzen dut. Istorio hauen barneko argitasuna/iluntasuna handitzen eta antzezten saiatzen naiz, bizitzak berak proposatzen dizkigun bidegurutzeak.

Zabaltzen ditudan ipuin guztiek nirekiko zerikusia dute, nire baitan ukitzen naute eta barne-masaje hori, laztan edo irribarre hori, elkarbanatu nahiko nuke entzuteko prest dauden guztiekin.

Curriculum