
1996ean “Kandelen Argipean” Bilboko ipuin-kontalari taldea sortu zenetik taldearen partaidea da.
Txikitan jaso zituen ipuinek egarri utzi zutenez, gaztetan istorio, ipuin eta abestiak edateari eman zion; geroago ezagutu zuen bereganatutako istorio horiek kontatzean sentitzen den gozamena.
Urtetan, narrazioarekin batera, helduentzako euskara eskolak eman zituen hainbat euskaltegitan eta hauetan ere kontaketan trebatu zen.
Azkenean, ipuinek liluratuta, zirt edo zart egin behar eta narratzeari ekin zion buru-belarri, geroztik kontaketan aritzeagatik zorionekoa sentitzen delarik.
Curriculum