stacks_image_C8AA60CC-2115-4D4D-9F7F-4A5BCA77BB56

PEDRO RUIZ:

1996an Bilbon sorturiko “Kandelen Argipean” ipuin-kontalari taldearen partaidea naiz.

Betidanik, ipuinak oso gustuko izan ditut, agian, nire aititaren erruz.
Norbaitek esango balio gaur egun bere ilobak ipuinez bizi dela, ez luke sinistuko, hain lotsatia eta isila bainintzen.

Eta, egia esan oraindik ere horrelakoa naiz. Baina entzuteko prest dagoen norbait agertzen denean, aldatu eta kontatzeko beharra sentitzen dut, batez ere, gauzen arrazoizko istorioak.

Behar bada, Biologia ikasketetan ez nuelako erantzun nahikorik aurkitu edota ipuinetako erantzunak nahiago izan nituelako, gaur egun benetakoagoak iruditzen zaizkidanak ipuinetan aurkitzen ditudanak dira eta ezin diot heldu hauek entzuteko prest hurbiltzen direnei kontatzeko gogoari.